You are on page 1of 1
 
Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Arana
 Argumentua
Lierni Garmendiak bideratua Ana eta Oskar mendira joaten dira txango baterako, Iratiko basora, hain zuzen, eta bertanliskarrean hasten dira, Anak jakin baitu Oskarrek bere lagun Xabierrekin engainatzen duela.Orduan, neskak Oskar jipoitzen du, eta Oskarrek, jakina, itzuli egiten dio kolpea. Ana haserretueta mendian barrena abiatzen da, eta Oskar autoa utzi duten aparkalekura itzultzen da Anaitzuliko delakoan, baina ez da horrela izanen. Otsaila eta negu gorria izanik, iluntzen hasteanOskarrek poliziari deitzen dio.Ikerketa hasten dute, eta Armentia inspektoreak Oskar jotzen du susmagarri nagusitzat. Halere,Oskar beste hipotesi batzuk plazaratzen hasten da, bere kabuz ikertzen. Anaren ordenagailueramangarrian GPS programa bat aurkitzen du, ezabatua izan zena, eta pentsatzen hasten dadesagerpena Anak antolatu ote duen. Armentiak, ordea, ez dio sinesten. Oskarrek beste lorpenbatzuk egiten ditu bere ikerketan. Oskarrek Anaren ia 3.000 euroko transferentziaren berriizaten du, eta horrek bere mendirako zenbait gailuren erosketetara eramaten du, bere susmoakbaieztatuz: Anak bere kabuz egin zuen alde, eta desagerpena izan zela sinetsarazi nahi zienguztiei Oskar bere hilketaren erruduntzat jotzeko, Xabierrenaren mendeku modura.Kontua erabat okertzen da Anaren gorpua agertzen denean, Oskar ziur baitzegoen Ana bizirikzegoela. Anaren hiltzailearen bila hasten dira Oskar eta Xabier, eta Anaren kasuetan begiratzendute, abokatua baitzen, Salustiano deituriko gizon batengana heldu arte. Ahizpa Maravillasekinhitz egiten dute, eta honek Anak Salustianorekin hitz egin zuela esaten die, baina Salustianohilda da dagoeneko.Elkarrizketaren grabazio bat aurkitzen dute, eta jakiten dute Gerra Zibileko fusilatzeen etahildakoen gorpuak lurperatutako lekuen inguruan dela, eta alor hori ikertzen hasten dira.Konturatzen dira Anak eramaten zuen kasu batean lur batzuk daudela, enpresa batekurbanizazio bat egin nahi zuelako, eta lur horietan fusilatuen gorpuak daudelako lurperatuta.Ikerketan, ordea, jipoitu egiten dute Oskar, eta ospitalean egoten da egun batez. Azkenik, konturatzen dira eraikuntza enpresa hori fusilatu horiek hil zituen horietako batenadela, Beltza deitua, eta bere krimenak ezabatzea zuela helburu. Horretarako, ordea, komenizitzaien Anaren kasua alde batera uztea, eta horregatik, Anaren sozio Goikoetxearekin tratuaegin zen. Horregatik, Goikoetxea atxilotzen du Armentiak Anaren hilketagatik, honek eraikuntzaenpresagandik dirutza jasoko baitzuen Ana tartetik kentzean.Halere, bukaeran badirudi Xabier bera dela hiltzailea, azken kapituluan bere ikuspuntutikkontatzen baita gau hura labur-labur, Ana gorrotoz hil zuen, Oskarri egin nahi zionaren berriizan zuelako.

Unlock this document

Upload a document to download this document or subscribe to read and download.

or

Unlock this document after an ad

24

Reward Your Curiosity

Everything you want to read.
Anytime. Anywhere. Any device.
No Commitment. Cancel anytime.
ad
ad
576648e32a3d8b82ca71961b7a986505